Arantzazuko Santutegia

Abangoardia eta espiritualtasuna

Bat egiten dute Arantzazuko santutegian abangoardiako euskal arteak, erlijioak eta ingurune natural ikusgarriak.

Tradizioaren arabera, arantza baten gainean agertu zitzaion Ama Birjina artzain bati. Arantzan zu?, galdetu zion, eta orduantxe sortu zen Arantzazuko Andre Mariarenganako debozioa. Jatorrizko tenplu txikia sute batek suntsitu ondoren, frantziskotarrek erabaki ausarta hartu zuten 1951 urtean: arte garaikidearen lengoaia erabilita, basilika handi bat eraikiko zuten.

Horrelaxe ekin zioten harri puntadunak dituen tenplua eraikitzeari. Sáenz de Oiza eta Laorga arkitektoek diseinatuko eraikinean artista askok hartu zuten parte: Jorge Oteizak (aurrealdeko eskulturak), Eduardo Chillidak (ateak), Lucio Muñozek (zurezko erretaula ikusgarria), Nestor Basterretxeak (kriptako pinturak)? Oñatitik 9 kilometrora, Aizkorripeko trokarte baten gainean, berezia da erabat Arantzazuko santutegia.

  • Helbidea: ARANTZAZU AUZOA (OÑATI)

Kontaktua eta erreserbak

Telefonoa

Email

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.