barandiaran

Museoa, Ataun San Gregorio auzoan dago kokatua, Larruntza errotan hain zuzen. Eta bertan, On Joxemiel Barandiaranen bizitza eta lana dago ikusgai. Museoa, elkarren ondoan dauden bi eraikinez dago osatua: bata harrera gunea izango dena eta bestea Museoa bera.

a) Joxe Martin Apalategi Dokumentazio Zentroa eta denda. Bi solairu ditu. Beheko solairuan harrera zerbitzua eta denda kokatu dira. Goiko solairuan berriz, Joxe Martin Apalategi Dokumentazio Zentroa.

b) Barandiaran Museoa. Erakusketa lekua. Eraberritu den eraikinean garai bateko itxura gorde da. Barruan teknologia berrien erabilpena antz ematen da. Museoak ere bi solairu ditu. Goikoan On Joxemielen bizitza azaltzen da eta behekoan berak egindako lana.

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Ataungo udala
  • Telefonoa: 943 18 03 35
  • E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Helbidea: Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun