Egun bete-betea

Goiz eta eguerdi partean: Lehenik eta behin, Urumea ibaiaren bokalera hurbilduko gara, Kursaal jauregia eta ibaiaren gaineko zubiak ikusteko et, ondoren, Boulevard Zumardian barrena hiriaren bihotzean sartuko gara, Alde ZaharreanKonstituzio plaza ederra eta Santa Maria basilika bisitatzea ahaztu gabe. Portuan usainduko dugu itsasoa, itsasontzi eta arrantzale-etxeen artean. Barrenean, Aquariuma dugu zain. Bertako ozeanarioa bisitatu ondoren, Pasealeku Berrira igoko gara, Jorge Oteizaren eskultura dagoen tokiraino, itsasoaren indarra bertatik bertara miresteko asmoz. Bazkalorduan, bi aukera nagusi ditugu: Alde Zaharreko jatetxe ugarietako mahaiak, batetik; are ugariagoak diren tabernetako pintxoak, bestetik.

en-24-horas--Donosti

Arratsalde eta gau partean: Egin ezazu osteratxo bat hiriko Zabalgune edo Gune Erromantikoko kaleetan barrena. Eremu horretan daude udaletxea eta Alderdi Ederreko lorategiak, Gipuzkoa plaza polita edota Askatasunaren hiribidea. Aukeratu beharra berriro ere: erosketak egin erdigunean, edo autobusa hartu eta Antigua auzora hurbildu. Han, Ondarretako pasealekuaren barrenean, Igeldo mendira eramango gaituen aspaldiko funikularra aurkituko dugu. Hiriko behatoki ikusgarriena izateaz gain, antzinako kutsu xarmagarria duen jolas-parkea ere badu Igeldok. Jaisterakoan, itsasertzaren ondotik jarraituko dugu, ederra baita benetan arrastiria Eduardo Chillidak sortu zuen Haizearen Orrazian. Afalorduan, egile-sukaldaritza lantzen duten maisu handien jatetxeek egun bete-betea biribiltzeko aukera emango digute.

Informazio interesgarria:
San Sebastian Card Txartela
:
Gozatu Donostiaz San Sebastián Card txartelaren laguntzarekin: beherapenak, abantailak eta doako sarrerak hiriko museoetan, jatetxeetan, diskoteketan, saltokietan, arte-galerietan, zerbitzu turistikoetan eta garraioetan.